Euskara ikasi duten zarauztarrek dagoeneko eska dezakete diru-laguntza

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko uzt. 2a, 07:52

Zarauzko Udalak diru-laguntzak eman ohi dizkie euskara ikasi duten zarauztarrei. Zentzu horretan, 2014-2015 ikasturtean euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak egin dituzten 18 urtetik gorako herritarrek laguntza eska dezakete dagoeneko. Bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, ikastaroko orduen %80a jaso izana.

Interesa dutenek Zarauzko Udaleko erregistrora, Etxezabalara jo beharko dute diru-laguntza eskatzera. Hilaren 17a da eskaera egiteko azken eguna.

Zarauztarren %70a da eleanitza eta Zarauzko Udalarentzat "garrantzitsua" da kopuru hori areagotzea.