Ainhoa Murua zarauztarrak hirugarren egin du Europako Triatloi Txapelketan

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko uzt. 13a, 14:17

"Gustura" agertu da zarauztarra larunbatean, Genevan (Suitza), XXXI. Europako Triatloi Txapelketan lortutako emaitzarekin. Aitortu du ibilbidea "gogorra" izan dela, eta beroagatik sufritu zuela gehienbat. 1,5 kilometro egin zituzten parte-hartzaileek igerian, 40 kilometro bizikletan eta hamar kilometro korrika. Muruak bi ordu, bederatzi minutu eta 16 segundutan egin zuen ibilbide osoa. Entrenamendu "onak" egin dituela aitortu du, eta horri esker jaso dituela "puntu politak".

Nicola Spirig suitzarra (2:07:15) gailendu zen emakumezkotan eta  Annamaria Mazzetti italiarrak (2:08:14) egin zuen bigarren.  Haien atzetik sailkatu zen Murua. Gizonezkoetan, berriz, David Hauss frantziarra (1:52:55) gailendu zen, Sven Riederer suitzarra (1:53:13) izan zen txapeldunordea eta Kristian Blummenfetl norvegiarra (1:53:16) hirugarren.