Espainiako marka hautsi dute Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu zarauztarrek

Urola Kostako Hitza 2015ko uzt. 20a, 11:48

Jokin Aranburu eta Aratz Olaizola

Espainiako selekzioarekin, Atenasen izan dira Aratz Olaizola eta Jokin Aranburu aurreko asteburuan,  junior mailako Europako Pistako Txirrindulari Txapelketak lehiatzen. Taldekako jazarpenean aurreko marka haustea lortu du bi zarauztarrak, Balear Irletako Xavi Canellasek eta Asturiasko Daniel Viejok osatzen duten laukoteak.

Seigarren sailkatu ziren horiek, baina egindako denbora—04:13.20— Espainiako junior laukote batek "inoiz egindako  onena" izan da. Ondorioz, errekor berria ezarri dute, 2008ko marka bi segundutan hobetuz.

Bestalde,  Olaizolak scratch-ean bederatzigarren postua lortu zuen eta madison-ean, Xavi Canellas bikote zuela, hamargarren.