Asteburutik aurrera izango da ikusgai 'Sexkulari' programako saio berria

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko uzt. 24a, 11:06

Aurreko saioa ligatzeari buruzkoa da. Erlo telebistaren zein Zarauzko Parekidetasun sailaren webgunean dago ikusgai.

Asteburuan estreinatuko dute Sexkulari programako saio berria. Oraingoan antisorgailuak izango dituzte hizpide. Herritarren galderei erantzunez, «gai ezin hobea» lantzeko aukera izan du Aitziber Estonba Sexu Aholkularitza guneko arduradunak. Erlo telebistaren webgunean (www.erlotelebista.eus) izango da ikusgai asteburutik aurrera.

Gainontzeko saioak Erloren webgunean eta Berdintasunazarautz.wordpress.com blogean daude ikusgai. Gogoratu dute asteartero izaten direla aurrez aurreko saioak Zuberoa kaleko 22. zenbakian, 11:00-13:00 eta 18:00-20:00 bitartean. Ordutegi berean telefonoz ere egin daitezke kontsultak, eta aste osoan zehar sexuaholkularitza@gmail.com helbidera mezua bidalita ere bai.