Zarauzko EH Bilduk Herri Bilgunea antolatu du astearterako

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko uzt. 24a, 12:30

Besteak beste, udal eta foru hauteskundeen Gipuzkoako emaitzen balorazioaren jarraipena egingo dute Zarauzko EH Bilduko ordezkariek herritarrekin. Horrekin batera, udalbatzarra baloratuko dute eta baita aurrera begirako elkarlanerako lehen urratsak finkatu ere.

Zarauztar oro gonbidatu dute bilerara. Kiroldegiko bigarren solairuko aretoan izango da, 19:00etatik aurrera. Interesa dutenek zarautz@ehbildu.eus helbidera bidal ditzakete ekarpenak.