Irailaren 26an egingo dute Kostalde Baleada

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko uzt. 31a, 13:26

Aurten, irailaren 26an egingo dute Kostalde Baleada. Iaz antolatu zuen Zarauzko Badok 13 elkarteak lehenbiziko aldiz  kultura eta gastronomia uztartzen dituen ibilbide lasaia, Zumaiatik hasi eta Zarautzeraino, Oriotik ere pasatuta. Aurten, Donostiatik hasiko dute ibilaldia, eta Zarautzen amaituko dute, Igeldotik eta Oriotik igaro ondoren.  Herri bakoitzean geldialdi kultural eta gastronomikoa egingo dute parte-hartzaileek, tokian tokiko arraun elkarteko kideek antolatuta.

Ibilaldia egin ostean, Zarautzen festa egingo dute. Besteak beste, Ibaialde eta Montetxio abesbatzak, bertsolariak eta trikitilariak izango dira, eta baita Larrain dantzak ere.

Iparraldean sortu zuen ekimen hori duela hiru urte Angeluko Ibaialde elkarteak. Hendaiatik hasita 35-36 kilometroko ibilbidea egin ohi dute urtero, Angeluraino, ba- learen, itsasoaren, arraunaren, hizkuntzaren eta Ternuaren his- torian oinarrituta. Zarauzko Badok 13 beteranoen arraun taldeak harreman handia du elkarte ho- rrekin, eta Ibaialdekoekin egon ondoren, iaz pentsatu zuten Kostalde Baleada hegoaldera ekartzea.