Lainotuta egongo da gaur zerua kostaldean

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko ira. 22a, 08:43

Zerua estalita egongo da gaur kostaldean eta tarteka euria ere egin dezake, bereziki iluntzean eta gauean. Eguerdian, hala ere, ostarteak irekiko dira. Une h0netan giroa epela bada ere, orduak aurrera joan ahala ipar-mendebaldeko haizea zakartu egingo da eta tenperatura baxua izango da. Gehienez, 19 bat gradu egingo ditu eta 11 gradu gutxienez.

Ipar-mendebaldeko haizeak itsaskia eragingo du, eta arratsalde aldera gogortu egingo da itsasoa. Hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.11:39ean izango da itsasgora eta 18:02ean itsasbehera.