Eguraldi goxoa egingo du gaur kostaldean

Amaia Ventas Aldabaldatreku 2015ko ira. 25a, 08:50

Oskarbi argitu du gaur egunak kostaldean, eta ondorioz, giroa fresko dago. Eguerdi aldera, ordea, berotu egingo du eta eguzkitsu izango da arratsaldera arte.

Ipar-ekialdeko haizea nagusituko da gerora, eta arratsaldean hodeiak ugarituko dira; erdi mailako eta goi  mailako lainoak sortuko dira.  Hala ere, giro lasaia izango da, oro har. Tenperaturari dagokionez, gutxienez 20 gradu egingo ditu eta gehienez 24 gradu. Ez da aldaketarik izango zentzu horretan, beraz.

Itsaso kizkurra izango da goizean eta arratsaldean itsaskirria. Hondoko itsasoak  metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean, berriz, 1,5-2 metro bitartekoak, ipar-ekialdeko haizearen ondorioz.15:25ean izango da hurrengo itsasgora, eta itsasbeherak, aldiz, 09:04ean eta 21:34ean.