Nahikari Gabilondo: "Ustekabeko polita izan da gaurko final laurdena irabaztea"

Nahikari Gabilondo zarauztarrak irabazi du gaur Zestoan jokatu den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena, era horretan zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako: Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko du abenduaren 6an. Alaia Martin izan da bigarrena, hirugarrena Jon Maia zumaiarra, laugarrena Jokin Uranga azpeitiarra, bosgarrena Manex Mujika eta seigarren egin du Eneritz Artetxe azkoitiarrak.

Zestoako pilotalekua leporaino bete da, 700 bertsozale bilduz. Ostegunetik sarrerak agortuta zeuden.

BERTSOLARIA PUNTUAZIOA
Nahikari Gabilondo Mendizabal

504,5
Alaia Martin Etxebeste

495
Jon Maia Soria

489,5
Jokin Uranga Isuskiza

475
Manex Mujika Amunarriz

453,5
Eneritz Artetxe Eizagirre

441,5

 

Nahikari Gabilondo eta Jon Maia Zestoako saioan (Nerea Uranga/Hitza)

Nahikari Gabilondo: "Ikaragarria izan da. Gustura sentitu naiz, baina hala ere ez nuen espero"

-Ezustekoa handia izan al da?

Ikaragarria. Ez nuen espero, etxean bi ume txiki eta egunero daukaten erritmo horrekin. Eta saioan zeinekin nintzen ikusita, kartel potoloa zen oso, eta nire umiltasun guztiarekin, laugarrenetik atzera jotzen nuen nire burua hasieratik. Ustekabeko polita.

-Zuzenean filanerdietara pasatu zara, eta orain segi egin behar ezta?

Bai, segi egin behar. Ez naiz kexatuko horregatik, makina bat kanpoan geldituko dira lan asko eginda eta haiengatik segi egin behar dugu.

- Final laurdeneko saioan nola sentitu zara?

Gustura, oso gustura eta eroso sentitu naiz. Aurreko saioetan asko sufritu dut, saioetan sartu ezinik, ez zitzaizkidan gauzak etortzen, ezin nituen ekarri... Aste hau oso lasai pasatu dut, gaur ere lasai etorri naiz, saioan gozatu egin dut ikaragarri, gainera zegoen plazarekin ez zegoen aitzakirik gaizki jarduteko-eta. Gustura sentitu naiz, baina hala ere ez nuen espero.

- Finalerdia Eibarren jokatuko duzu.

Hara ere lasai joateko motibo denak dauzkat, badakit nire aukerak zein diren. zalantzarik gabe daukaten onena ematera joango naiz, eta gozatzera. Eta, gaur adina gozatzen badut, ezin dut gehiago eskatu.

 

Bihar laugarren final laurdena

Bihar, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren final laurdena jokatuko da Ormaiztegiko Zubipe pilotalekuan. 17:30ean hasiko da saioa, eta 16:00etan irekiko dituzte sarrerak saltzeko leihatilak.

Sei bertsolari ariko dira biharkoan: Ander Lizarralde, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Felix Zubia (Zarautz), Iñaki Apalategi, Maider Arregi eta Unai Gaztelumendi.

Behin-behineko sailkapena finalerdietarako

Oraindik ere final laurdeneko bi saio falta dira, gaur (azaroak 1) Ormaiztegin jokatuko dena eta azaroaren 8an Eskoriatzan jokatuko dena. Finalerdietarako behin-behineko sailkapena honakoa da momentuz: