Cuadradok eta Rubiok osatutako bikoteak irabazi du Zarauzko 37. Bikote Mistoen Krosa

Mitxel Cuadrado eta Izaro Rubio irabazleak helmugara iristen. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Mitxel Cuadrado eta Izaro Rubio ordiziarrena izan da gaur Zarauzko Bikote  Mistoen Krosean bikoterik azkarrena, 29:26 denbora eginda. Oso gertutik jarraitu diete Ana Ollo eta Unai Azpiazu bikoteak, 3 segundu geroago iritsi baitira helmugara. Hirugarren izan dira Aitziber Urkiola eta Ion Ander Astigarraga eibartarrak.

Uxoa eta Aitor Irigoien getariarrak izan dira Urola Kostako bikoterik azkarrena. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Eskualdeko parte-hartzaileei dagokionean maila ona izan da. Uxoa eta Aitor Irigoien anai-arrebak izan dira azkarrenak; getariarrak seigarren postuan sailkatu dira sailkapen nagusian, 30:54 denbora eginda. Zazpigarren izan dira Nerea eta Andoni Etxeberria anai-arreba azpeitiarrak.

 

Nerea eta Andoni Etxeberria azpeitiarrak 7. postuan iritsi dira helmugara. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Lehen bikote zarauztarra Usoa eta Roberto Ostolaza aita-alabek osatutakoa izan da; hauek 31:33 denboran osatu dute ibilbidea eta bederatzigarren postuan iritsi dira helmugara. Lide Azkue zarauztarra haiek baino hamalau segundu lehenago heldu zen helmugara, Mikel Lopez markinarrarekin batera.

Lehen bikote zarauztarra Usoa eta Roberto Ostolazak osatutakoa izan da. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Horretaz gain, lehen 15 bikote azkarrenen artean sailkatu da bikote oriotar bat ere. Sara Peñak eta Igon Lertxundik 32:02 denbora behar izan dute lasterketa osatzeko eta 14. postuan sailatu dira.

Sara Peña eta Igon Lertxundi oriotarrak 14. postuan sailkatu dira. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Bikote zarautzarren sailkapena:

1.- Usoa eta Roberto Ostolaza 31:33

2.- Jose Manuen Martinez eta Josune Zabala 32:49

3.- Ugoer Etxeberria eta Begoña Urbitarte 34:08