Aurreko Azpeitia Cupeko irudi bat (Valen Garcia)
Abenduaren 26an, 27an eta urtarrilaren 2an jokatuko da Azpeitia Cup 2016ko sailkapen faseko txapelketa. Aurreko urtean baino kimu mutilen hamar talde gehiago ariko dira aurten futbol 8ko lehian; 40 guztira. Gipuzkoakoak dira talde gehienak, baina Bizkaitik, Arabatik, Nafarroatik, Errioxatik (Espainia) eta Kantabriatik (Espainia) ere etorriko dira. Urola Kostako hamabi taldek hartuko dute parte.
Parte hartuko duten taldeak dira: Lagun Onak A, B eta C, Anaitasuna A, B eta C, Orioko A eta B, Zarautz, Zumaiako A eta B, Abadiño, Aloña Mendi, Amaikak Bat, Aurrera Ondarroa, Bansander, Beti Ona A eta B, Comillas, Danena Amaroz A eta B, Doneztebe, Dunboa-Eguzki, Elorrio, Ermua, Lagun Artea, Lagunak, Lasartearra, Laurus, Lemoako Harrobi, Lengokoak, Logroño, Mundarro, Padura, Real Union A eta B, Touring, Trintxerpe eta Vitoria.
Azpeitiko Garmendipen jokatuko da Azpeitia Cupeko sailkapen fasea. Abenduaren 26an, 09:30ean hasiko dira partidak eta 19:00ak bitartean jokatuko dira. Hurrengo egunean, abenduaren 27an, 10:00etatik 18:30era artean izango dira gaztetxoen futbol 8 txapelketako lehiak. Urtarrilaren 2an, berriz, larunbat eta igande honetan sailkatutako taldeen arteko partidak jokatuko dira Garmendipen, 09:30etik 15:00etara artean. Egun horretan sailkatutako hamasei taldek jokatuko dute, eta horietatik lauk Azpeitia Cup 2016ko finaleko fasea jokatzeko aukera izango dute.