Martxoak 8

Martxoak 8ko giza katea

Herri guztia zeharkatzen zuen giza katea osatu dute gaur Emakumearen Nazioarteko Egunean Zarauzko ikastetxeetako ikasleek, udaletxeraino

Han zentro bakoitzeko ordezkariek martxoaren 8ko manifestua irakurri dute eta baita bertsoak bota ere. Ondoren, adierazpen instituzionala irakurri dute udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariek.

Ez dira hor bukatuko gaurko ekitaldiak. Arratsaldean, 18:30ean argazki erraldoia aterako dute Merkatu plazan eta 19:30ean Codigo Atenea antzezlana izango da Modelon. Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

Martxoak 9, bihar. Irakurketa txokoa, Miriam Mendozak dinamizatuta, 17:30en, Sanz Enean.
Martxoak 10, osteguna. Martxoaren 8ko mahai ingurua, 21:00etan, Atalka irratsaioan.
Martxoak 12, larunbata.
– 12:00. Kalejira batukadarekin udaletxetik abiatuta kaleetan emakumeen izenak jartzeko.
– 14:30. Emakumeen bazkaria Zinema pilotalekuan. Txartelak: Eguzki, Lakari eta Garoan eskuratu daitezke, 15 euroan.
– 17:00. La Pulga taldearen kontzertua, Zinema pilotalekuan.
Martxoak 20, igandea. Antonia’s line filmaren emanaldia Paradixu Zinemaren eskutik, 19:00etan, Putzuzulo gaztetxean.

Erlazionatuak

Emakumeen argazki herritarra

Zarautz

Emakumeen argazki herritarra atera dute arratsaldean, Zarauzko Mugimendu Feministak deituta.