Martxoak 8

Emakumeen argazki herritarra

Aritz Mutiozabal 2016ko mar. 8a, 10:00
Emakumeen argazki herritarra (Aritz Mutiozabal).

Emakumeen argazki herritarra atera dute arratsaldean, Zarauzko Mugimendu Feministak deituta.

“Argazki honekin, adibidez, erakutsi nahi dugu ez garela gutxi eta denetariko pertsonak garela. Izan ere, aurten, lanketa berezia egiten ari gara jendarteari ikusarazteko elkarlanaren bidez ekiten dugula eta anitzak garela; eta ari gara fruituak jasotzen”, azaldu dute.

Denok ariz, dantzatu feminismoa lelotzat harturik, zer aldarrikatu eta zer ospatu badela diote. “Ondo dakigu emakume izateak zer ospatua, zer aldarrikatua eta zer sufritua baduela. Jendarteak ere ikasi du desberdintasun-egoeran bizi garela, baina, guk, behintzat, ez dugu hori onartzeko asmorik”.

Martxoaren 8ari begira, hainbat ekintza antolatu dituzte. Argazki herrikoiaz gain, ostegunean mahai-ingurua izango da entzungai Arraio irratiko Atalka saioan, 21:00etatik aurrera. Larunbata ospakizun-eguna izango dela nabarmendu dute: 12:00etan, Lege Zaharren enparantzatik abiatu eta kaleen izenak aldatuko dituzte kalejiran, eta 14:30ean, EmakumeON bazkaria egingo dute Zinema frontoian; azkenik, 17:00etan, La Pulgaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango da doan.