Enpresaguneko bi lokal alokairuan jarriko ditu Udal Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2016ko mar. 14a, 08:00
Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Hitza).

Udal Elkarteak enpresa haztegi bat du, Enpresagune izenekoa, eta bertan lau lokal ditu, alokairuan uzteko . Une honetan, deialdia egin du horietako bi hartzeko.

Enpresa berrien haztegi eta gune izan nahi du Enpregunek. Horrela, sortu berriak diren enpresa txikiei lantoki egokia eskaini nahi die, eta enpresaren kudeaketan zerbitzua eskaini, lehiakortasun maila egokia lortu eta kostu finkoa murrizteko.

Egun bi lokal ditu Urola Kostako Udal Elkarteak hutsik, eta horiei erabilera emango dieten enpresen bila dabiltza. Bi lokalek 15, 60 metro koadro dituzte, eta sarrera propioa dute, udal elkarteko gainerako instalazioetatik bereizia; baita beren postontzia, giltza eta ate automatikoa bulego bakoitzarentzat. Horretaz gain, instalazio elektrikoa, telefono zerbitzua eta interneta ere jarrita dituzte. Gainera, erabilera komuneko bilera gela eta ikasgela ere erabili dezakete Enpresagunean dauden enpresek.

Lokalaren erabilera tasak hurrengoak dira. Lehenengo urtean 7,08 euro metro koadroko hilean; 2. urtean 9,25 euro metro koadroko hilean, eta 3. urtean 11,38 euro metro koadroko hilean. Tasa horiek urtero eguneratzen dituzte urteko KPI igoera aplikatuta.

Enpresaguneko bulegoren bat alokatu nahi duten enpresa berriek edo ekintzaileek apirilaren 6a baino lehen egin behar dute eskaera Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan. Informazio gehiagorako, 943 89 08 08 telefonora dei daiteke edo enpresasustapena2@urolakosta.eus helbidera idatzi.