Concetta Probanzaren 'Bidea' liburuaren aurkezpena bideoan

Zarauzko Hitza 2016ko mar. 14a, 10:30

Pello Añorga idazlearekin batera ondu zuen liburua Zarauzko bizilagun Concetta Probanza ilustratzaileak; Edo! argitaletxearen eskutik eman zuten argitara urte bukaeran.

Abenduaren erdialdean aurkeztu zuten Zarautzen, Bidea galerian. Ekitaldian, idazleak liburuan jasotako poema errezitatzen zuen bitartean, Probanzak zuzenean aritu zen marrazten. Aurkezpenarekin liburuan jasotako ilustrazio originalen erakusketa bat ere zabaldu zuen, eta erakusketaren itxiera egunean Zarauzko Malaqoda musika taldea aritu zen zuzenean. Hori guztia ikus-entzunezko batean laburbildu dute.