Eguraldi egonkorra egingo du gaur kostaldean

Iparraldetik joko du haizeak goizean eta ekialdetik egunaren bigarren zatian; tenperaturan ez da aldaketarik izango.

 
 
Ostarteak eta lainoak tartekatuko dira gaur kostaldean. Euria ere egin dezake baina, oro har, ateri eustiko dio. Goiz partean iparraldetik joko du haizeak baina egunaren bigarren zatian aldatu eta ekialdeko haizea izango da. Tenperaturan ez da aldaketarik izango; gutxienez 5 gradu egingo ditu eta gehienez 11 gradu. 
 
Itsaso harroa ibiliko da gaur ere eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Oraintxe izan da itsasgora, 08:18ean, eta 20: 39an izango da hurrengoa. 14:26an egongo da marea behean.