Ostarteak eta tenperatura igoera gaur, kostaldean


Egunean zehar eguraldi atsegina egingo du baina arratsaldean berriro freskatzera joko du.



Ostarte zabalak irekiko dira gaur, goizeko hodei apurrrak desegin ondoren. Tenperatura maximoak ere gora egingo du, 14 gradura iristeraino. Hori hein batean hego-ekialdeko haizeagatik izango da. Horri esker, 3-4 gradu igoko da tenperatura. 5 gradu egingo ditu gutxienez, aurreko egunetan bezala.

Arratsaldetik aurrera, ordea, haizeak ipar-ekialdetik joko du eta giroa freskatu egingo da.

Itsaso kizkurra  eragingo du haizeak eta mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu. 09:19an izango da itsasgora eta 21:45ean hurrengoa. 15:24ean egongo da behean marea.