Giro freskoa egingo du gaur

Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta zaparradaren bat bota dezake;  arratsaldean ateri eutsiko dio.
 

 

 
Hodeitsua izango da goizaldea baina tarteka eguzkia ere aterako da.  eEuri txikia ere egin dezake. Orduak aurrera joan ahala, ordea, ateri mantenduko da. Tenperaturan ez da aldaketarik egongo eta giro freskoa egingo du: gehienez 10 gradu eta 4 gradu gutxienez. 
Haize nahasia ibiliko da, iparrekoa, tarteka zakarra. 
Haizearen ondorioz, itsasoa ere zakar samar ibiliko da. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:29ean izango da itsasgora eta itsasbehera, berriz, 18:15ean.