Munoako karpako ateak ireki dituzte gaur, asteazkena; eta hasiera eman diote Zarauzko XVI. Garagardo Azokari. 19:00etan hasi dira jan eta edana eskaintzen, baina 20:00etan inauguratu dute gunea Basque Lifeguards sorosle taldeko kideek.
Soroslea taldeak eskerrak eman dizkio Zarauzko errubgi taldeari, gobidapenarengatik; baita azken hilabeteetan lagundu dieten elkarte, erakunde eta norbanako guztiei ere. Bi astean behin joan ohi dira Lesbos uhartera (Grezia), errefuxiatuei laguntzera, eta horretan jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi dute, nahiz eta ez dakiten zer gertatuko den aurrerantzean, Europar Batasunak hartutako neurriak tarteko.
Astelehena arte, gelditu gabe
Behin festari hasiera emanda, astelehena bitartean egongo da zer egina Munoako karpan: tailerrak, kontzertuak, ekitaldiak... guztientzat egongo da lekua Zarautz errugbi taldeak antolatutako garagardo azokan. Bost egunez izango dute irekita, 12:00etatik 01:00era.
Gaurtik hasi eta astelehena, hilak 28, arteko egitaraua, hemen.
Eskualdetik Zarautzera etortzeko autobus zerbitzu berezien ordutegia, hemen.