'Spotlight', 'Kung Fu Panda 3' eta 'Tenemos que hablar' filmak jarriko dituzte datozen egunetan Modelon

Zarauzko hitza 2016ko mar. 24a, 12:08

Gaurtik hasi, eta asteartea bitartean, SpotlightKung Fu Panda 3 eta Tenemos que hablar pelikulak jarriko dituzte Modelo aretoan. Lau aldiz emango dituzte lehen bi filmak: gaur, bihar, igandean eta asteartean, Spotlight helduentzako pelikula; eta gaur, bihar, igandean eta astelehenean, umeentzat eginiko Kung Fu Panda 3. Tenemos que hablar, berriz, bi aldiz jarriko dute: larunbatean, astelehenean eta asteartean.

Spotlight filmak Film onenaren eta jatorrizko gidoi onenaren Oscar sariak jaso ditu aurten, eta ikerketa kazetaritza eta erlijioa ditu hizpide. Istorio erreal bat du abiapuntu. Izan ere, Pulitzer kazetaritza saria lortu zuten Boston Globe egunkariko kazetariek, 90eko hamarkadan hiri horretako apaizek eginiko eraso sexualen inguruan eginiko ikerketa batekin. Ameriketako Estatu Batuetan Errodatutako pelikula da, eta bi ordu eta zortzi minutuko iraupena du. Alberto Barandiaranek haren inguruko iritzia idatzi zuen, eta berria.eus atarian irakur daiteke.

Bestalde, Kung Fu Panda 3 pelikula haurrentzat egina da. Borroka-arteak eta umorea dituzte ardatz marrazki bizidunek, eta Txina zein AEBtan ekoitzitakoa da. Panda hartzak dira protagonistak. Iraurpenari dagokionez, ordubete eta 35 minutuko pelikula da.

Tenemos que hablar Espainian eginiko pelikula bat da. Komedia erromantikoa da, eta ordubete eta erdi inguru irauten du. Banatutako bikote batean, emakumeak dibortzioko paperak lortu nahi ditu, bere bizitza berritzeko. Gizona, ordea, ez dago egoera onenean.

Gaur, martxoak 24

Kung Fu Panda 3: 17:00etan.

Spotlight: 19:30ean.

Bihar, martxoak 25

Kung Fu Panda 3: 17:00etan.

Spotlight: 19:30ean.

Larunbata, martxoak 26

Tenemos que hablar: 22:00etan.

Igandea, martxoak 27

Kung Fu Panda 3: 17:00etan.

Spotlight: 19:30ean.

Astelehena, marxtoak 28

Kung Fu Panda 3: 17:00etan.

Tenemos que hablar: 19:30ean.

Asteartea, martxoak 29

Spotlight: 17:00etan.

Tenemos que hablar: 20:00etan.