Artola eta Kortabarria eskubaloi jokalariak Munduko Txapelketan lehiatuko dira

Zarauzko Hitza 2016ko mar. 26a, 13:14

Kanporaketako hiru partidak irabazi ostean, uztailaren 3tik 15era jokatuko dute lehiaketa, Errusian.

Munduko Txapelketa jokatuko dute Espainiako selekzioarekin Ane Artola eta Nora Kortaberria Aiala Zarautz taldeko eskubaloi jokalariek. Poloniako Plock hirian jokatu berri dute juniorrek lehia horretan sartzeko kanporaketa, eta lehen postuan bukatu dute.

Hori dela-eta, taldeak txapelketako zuzeneko txartela lortu du. Hiru partida jokatu dituzte kanporaketa horretan, Eslovakiaren, Poloniaren eta Turkiaren aurka. Hirurak irabazi dituzte Artola eta Kortaberriaren taldeak. Errusian izango da munduko lehiaketa, uztailaren 3tik 15a bitartean.