Bihar arte atzeratu dute Pro Zarautz surf txapelketaren hasiera

Zarauzko hitza 2016ko mar. 31a, 15:36

Gaur zen hastekoa lehiaketa, baina, eguraldi txarra tarteko, bihar izango da inaugurazioa. Igandea bitartean jokatuko dute munduko txapelketa.

Pro Zarautz 2016 surf txapelketa gaur, osteguna, zen hastekoa, baina, eguraldia tarteko, bihar arte atzeratu dute lehiaketa eta prestatuta zuten egitaraua. Beraz, bihartik hasi, eta igandea bitartean jokatuko dute surf txapelketa, Zarauzko uretan, Zarauzko Turismo Bulegoak, Gipuzkoako Surf Federazioak eta World Surf Leaguek antolatuta.

Lehen aldiz, emakumeek ere parte hartuko dute, eta sarietan ere berdintasuna bermatuko dutela adierazi dute antolatzaileek: 75 gizon eta 16 emakume izango dira Pro Zarautz txapelketan. Informazio gehiago, hemen.

Ikusi, datozen egunetako egitaraua.