"La habitacion" eta "Los cinco y el secreto de la piramide" filmak ikusgai, asteburuan

Zarauzko hitza 2016ko api. 1a, 14:55

Gaurtik hasi, eta astelehena bitartean jarriko dituzte, Modelo aretoan.

Modelo aretoan La habitacion eta Los cinco y el secreto de la piramide pelikulak jarriko dituzte, gaurtik astelehena bitartean.

La habitacion helduentzako film bat da. Ama eta alaba logela batean bizi dira zazpi urtez, gizon batek bahitu ondoren. Alabarentzat logela hori da mundua; amak hala erakutsi diolako, urtez urte. Handik irtetea lortuko dute, baina benetako mundua ezagutu beharko du alabak. Irlandakoa da pelikula, eta ia bi ordu iraurten du, 118 minutu.

Los cinco y el secreto de la piramide, berriz, alemanian ekoitzitako abenturazko filma da, umeentzat egina. El Cairora bidaiatuko du familia eta lagun talde batek, bost pertsonek. Haietako bat lapurreta egiteagatik epaitu nahiko dute, eta haren errugabetasuna erakusten saiatuko dira. Ordu eta erdi inguruko pelikula da, 97 minutukoa.

Honakoak dira egun eta ordutegiak:

Gaur, ostirala

22:00: La habitacion.

Bihar, larunbata

17:00: Los cinco y el secreto de la piramide.

19:30: La habitacion.

22:00: La habitacion.

Igandea, apirilak 3

17:00: Los cinco y el secreto de la piramide.

19:30: La habitacion.

Astelehenea, apirilak 4

17:00: La habitacion.

22:00: La habitacion.