Kolore biziz bete dute herrigunea azokek

Zarauzko hitza 2016ko api. 2a, 14:14

Bi azoka egin dituzte goiz eta eguerdi partean herrigunean. Batetik, Udaberriko Lore eta Landare azoka jarri dute, Zigordia kalean. Bertan, mota guztietako landareak eskaini dituzte, baita bestelako produktuak ere: hazi terapeutikoak, belarritakoak, janaria, xaboiak eta abar. Jende ugari ibili da kolorez betetako azoka horretan.

Bestetik Lagunarteak ere jarri du merkatua, Antoniano ikastetxearen ondoan. Lehen eta bigarren eskuko produktuak jarri dituzte norbanako zein elkarteek salgai. 16:30ak arte egongo da irekita.