Surfaren hiriburua bihurtu da Zarautz

Zarauzko hitza 2016ko api. 2a, 14:28

Ehundaka lagun bildu dira hondartza inguruan, Pro Zarautz surf txapelketa jarraitzeko. Bihar bukatuko da egitaraua, 18:00etan, sari-banaketarekin.

Udako egun baten tankerakoa ari da izaten asteburua Zarautzen. Eguraldia lagun, ehundaka pertsona ari dira Pro Zarautz surf txapelketaz eta haren bueltan prestatutako egitarauaz gozatzen.

Bihar arratsaldea bitartean jarraituko dute lehiaketek, eta 18:00etan izango da sari-banaketa. Bien bitartean, Euskal Herriko nahiz nazioarteko surflariak saiatuko dira apirileko olatu onenak hartzen. Ikusi gaur eguerdi inguruko argazki bilduma. Asteburuko egitaraua, berriz, hemen.  

Erlazionatuak

Pro Zarautz txapelketako egitaraua

Zarauzko Hitza 2016 mar 14 Zarautz