Giro epela, baina nahasia

Aritz Mutiozabal 2016ko api. 4a, 08:12

Hego haizea ibiliko da ia egun osoan, eta, ondorioz, giroa epela izango da, 17 graduren bueltan balio altuenak.

Hodeitsu ekingo dio egunari, eta tarteka ostarte txikiak zabalduko dira, baina zaparradaren bat ere bota dezake. Iluntzerako ipar-mendebaldeko haizea sartuko da, eta ekaitz egiteko aukera areagotuko da. Itsaskirria eragingo du haize aldaketak, eta 1,5 metroko olatuak altxatuko dira. Itsasbehera oraintsu izan da, 08:11n; bigarren itsasbehera, 20:31n izango da. Itsasgora, berriz, 14:36an.