Asteburuan jokatuko dute Surfing jaialdia

Zarauzko Hitza 2016ko api. 5a, 10:30

Martxoaren 28rako antolatu zuten txapelketa baina atzeratu egin zuten.


Pro Zarautz txapelketarako girotzeko, martxoaren 28an jokatzekoak ziren Euskal Herriko longboard, SUP eta beteranoen surf probak, alegia. Egun horretan «olatu handiegiak» izan ziren, ordea, eta ondorioz atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek. Hala, «printzipioz» asteburu honetan jokatuko dituzte proba horiek.  Bihar arte eman daiteke izena, wavescore.net atariaren bitartez.