Triatloirako dortsal bat zozkatuko dute Pagoeta Mendi Lasterketan izena ematen dutenen artean

Zarauzko Hitza 2016ko api. 5a, 20:01

Zozketan parte hartzeko, osteguna bitartean eman beharko da izena.

Aurten ere, Zarauzko Triatloirako dortsal bat zozkatuko dute Pagoeta Mendi Lasterketako parte-hartzaileen artean. Horretarako, ezinbestekoa da probarako izena ematea hilaren 7a bitartean. Herrikrosa.eus webgunean egin daiteke, 18 euro ordainduta. Horrez gain, Pagoeta Mendi Lasterketaren Facebook-eko profilean sartu, Atsegin dut aukera sakatu eta iruzkin bat utzi beharko da. 

Dortsalaren zozketa hurrengo egunean egingo dute, hilaren 8an.

Maiatzaren 15ean jokatuko da mendi lasterketa, Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatuta.

Erlazionatuak