Saltokiak modernizatzeko laguntzak eska daitezke dagoeneko

Zarauzko Hitza 2016ko api. 6a, 08:00
Zarauzko Turismo Bulegoan dago Merkataritza Bultzatzeko Bulegoa

Urtebetetik gorako aintzinatasuna duten eta inbertsioren bat egin dutenek eskatu dezakete diru-laguntza.

Dagoeneko argitaratu dituzte saltokien modernizaziorako laguntzak. Urtebetetik gorako aintzinatasuna duten eta 2015eko irailaren 16tik 2016ko uztailaren 14a bitartean euren negozioan inbertsioren bat egin dutenek eskatu dezakete diru-laguntza hori.

Erreformetara, altzarietara, errotuluetara... zuzendutako inbertsioen kasuan, gutxienez 3.000 euro (BEZ gabe) inbertsioa egin dutenek egin ahalko dute eskaera. Aparailu informatikoen eta bestelako gailu elektrikoen, kasuan, berriz, 900 eurokoa gutxienez, BEZ gabe.

Uztailaren 14a da laguntzak eskatzeko azken eguna, hala ere, eskaerak ahalik eta azkarren egiteko eskatu dute, baliabideak mugatuak direlako.

Informazio zabalagoa eskuratu eta izapideak egiteko Merkataritza Bultzatzeko Bulegora deitu (943-830990) zein idatzi (gatc@zarautz.org) daiteke. Zarautz, Zumaia, Orio, Getaria, Deba eta Mutriku sartzen dira bulego horren jardute eremuan.