Kadete mutilen eskubaloiko Euskadiko Txapelketa, asteburuan

Zarauzko Hitza 2016ko api. 6a, 12:10

Apirilaren 8tik 10era jokatuko da Aritzbatalde kiroldegian.

Etxeko taldeaz gain, Ereintza Aguaplast, Deca Elgoibar eta Urduliz Eskubaloia lehiatuko dira. Denek denen aurka jokatuko dute hiru egunetan, ligaxka moduan, eta sailkapenean lehen postuan amaizten duena izango da txapeldun. Hona hemen partiden egutegia:

Apirilak 8, ostirala
17:30. Zarautz KE-Ereintza Aguaplast
19:30. Deca Elgoibar-Urduliz Eskubaloia

Apirilak 9, larunbata
15:45. Ereintza Aguaplast-Deca Elgoibar
17:30. Zarautz KE-Urduliz Eskubaloia

Apirilak 10, igandea
10:30. Urduliz Eskubaloia-Ereintza Aguaplast
12:15. Deca Elgoibar-Zarautz KE