Euskal Herriko Itzulia Zarauztik pasatzen

Zarauzko Hitza 2016ko api. 7a, 16:04

15:35ak aldean pasa dira txirrindulariak Nafarroa kaletik Zumaia aldera. Maegatik Garate gaina igo ondoren, berriro ere herritik pasako dira; aurreikuspenen arabera, 16:15ak aldean. Gaurkoa Euskal Herriko itzuliaren 4. etapa da, eta Orion izango du helmuga. Bihar, Oriotik abiatuko da etapa, eta Zarauztik pasatuko da beste behin.