Atzo abiatu zuten Munoa Dantzan jaialdia Marisa Merinoren eskolako ikasleek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2016ko api. 9a, 11:11

Gaur 19:00etatik aurrera BZ Dance Studioko 100 ikasle inguruk eskainiko dute ikuskizuna

Dantzaz bete zen atzo iluntzean Munoa. Marisa Merinoren dantza eskolako ikasleek Munoa Dantzan ekimenari hasiera eman zioten, eta oso harrera ona izan zuen ikuskizunak bertaratu zirenen artean. Guztira 13 emanaldi eskaini zituzten eskola horretako 60 ikasle inguruk, estilo ezberdinetakoak denak, eta erritmoa zainetan daramatela erakutsi zuten.

Gaur BZ Dance Studioko ikasleen txanda izango da. 19:00etan abiatuko dute ikuskizuna, eta adin guztietako ikasleek parte hartuko dute. Bestalde, igandean Warda Mallalen eskolako ikasleen txanda izango da, eta 19:00etatik aurrera Munoa plazara ekialdeko erritmoak ekarriko dituzte.