Zurekin Zarauzko Ostalarien Elkarteak antolatu du gaur Ardo Eguna Zarauzko Turismo bulegoaren babesarekin. Lukas eta Borda ardotegiek eta Mitarte upategiak jarri dituzte postuak, eta hamar bat ardo mota dastatzeko aukera eskaini dute, hainbat jatorri izenetakoak.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, harrera ona izan du ekimenak, "baina pena izan da 13:00ak inguruan euria hastea, une horretan biltzen baita jende gehien Ardo Egunean". Dena dela, nabarmendu dute bertan aurkeztu duten ardo eskaintza "oso maila onekoa" izan dela, eta "herritarrek euriari aurre egin, eta erantzun ona" izan dutela ardo azokarekin.