Eguzkitsu hasiko da eguna, bainan arratsalderako aldaketa espero da. Zerua urdin mantenduko da goizean zehar, eta hego haizeak giro epela ekarriko dua, 18-19 ºC ingurukoa. Arratsaldean, ordea, zaparrada batzuk bota ditzake, baita ekaitza izan ere. Marea biziak dira eta itsasoa harro dago; itsagorarekin malekoia jotzen dute olatuek, gainera. Lehen itsasgora oraintsu izan da, 08:11n, eta bigarrena 20:28an izango da. Itsasbehera, berriz, 14:15ean.