'Industry 4.0' jardunaldia egingo dute hilaren 22an, udal elkartean

Zarauzko Hitza 2016ko api. 12a, 12:00

Apirilaren 18a baino lehen eman beharko da izena jardunaldian parte hartzeko.

Industry 4.0 estrategia azaldu, ekoizpen aurreratuko adibideak ikusi eta kasu praktikoak ezagutzeko aukera eskainiko dute jardunaldi horietan. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Industria saileko; SPRIko eta Vicomtech, GKN Driveline, StarUp DATIK, ERREKA eta ieTeam Consulting enpresetako ordezkariak gonbidatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. 

Hona hemen egitaraua:

- 09:00. Harrera parte hartzaileei
- 09:15. Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea. Basque Industry 4.0 estrategia
- 9:30. Alex Arriola, SPRIko Zuzendari Nagusia. Fabrikazio aurreratuko Euskadiko estrategia. Aurrerabidea.
- 9:45. Jorge Posada, Vicomtecheko zuzendaria. Digitalizazio industrialaren nazioarteko egoera.
- 10:15. Euskal industriako 4.0 arloko esperientzia praktikoak mahai ingurua. Parte-hartzaileak:Koldo Lizarazu (GKN Driveline zuzendari industriala), Iñigo Odriozola (StartUp DATIK StarUp bazkide sortzailea) eta Imanol Olaskoaga (ERREKA Fastening Solutions zuzendari nagusia). Moderatzailea: Iñigo Ugarte (ieTeam Consulting bazkide sortzailea).
- 11:30. Itxiera instituzionala, Igor Iturain Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakariarekin.
- Amaieran. Mokadutxoa. 

Informazio zabalagoa eskuratu eta jardunaldian parte hartu nahi dutenek udal elkartearen webgunea bisitatu dezakete.