Delorean eta Las Marines, Albaolan

Zarauzko Hitza 2016ko api. 11a, 19:50

Igandean eskaini zituzten emanaldiak, Music Box Festibalaren barruan.

Donostia 2016 egitasmoak antolatutako Music Box Festibalaren barruan aritu zen Delorean igandean Pasaiako Albaola Itsas Faktorian. Mikel Laboaren omenaldi kontzertua eskainiko zuen laukoteak bertan. Aurrez, beste zarauztar batzuk eskaini zuten emanaldia: Las Marines disko-jartzaileek.