Suhiltzaileen Lege berriaren gabeziak kaleratzeko

Zarauzko Hitza 2016ko api. 12a, 17:43

Gaur heldu da Suhiltzaileen Lege berriaren aurkakoa bizikleta martxa Zarautzera.


Herritarrak Suhiltzaileen Lege berriaren hutsuneez ohartarazteko,  Euskadiko suhiltzaileek bizikleta martxak antolatu dituzte. Gaur hasi dute Gipuzkoako lehenbiziko etapa, eta Irun eta Zarautz batu dituzte suhiltzaileek, Donostiatik pasatuta. Ondoren, Itxasmendiko parkean haurrei zuzendutako ekintzak eskaini dituzte, besteak beste, ur jokoak, marrazki txokoa eta suhiltzaileen lanabesekin argazkiak ateratzeko aukera.

Horrekin batera, sinadurak biltzen ere ari dira  Eusko Jaurlaritzaren lege berriaren kontra, suhiltzaileen arabera, horrek egungo zerbitzua «okertu» eta haiek dituzten arazoei irtenbiderik ez dielako emango. Change.org atarian ere ari dira sinadurak biltzen, gero Legebiltzarrean aurkezteko. Bihar Zarautz-Eibar etapa egingo dute suhiltzaileek bizikletan, Zumaia eta Azpeititik igarota. Etzi amaituko dute martxa Arrasaten.