Eguzkia gailenduko da eguerditik aurrera

Zarauzko Hitza 2016ko api. 13a, 08:25

Lainoz josita ekin dio egunak, baina pixkanaka-pixkanaka argitzen joango da.

Giro eguzkitsua nagusituko da, nahiz eta goiz partean hodeiak nagusituko diren zeruan. Hego haizea ibiliko da, aurreko egunetan bezala, eta tenperatura epelak jarraituko du; 20 gradutara iritsi daiteke. Itsasoa bare antzera dago, eta metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:05ean eta 22:30ean izango dira; itsasbehera 16:04ean.