Bigarren urtez, Ekiten tailerrak antolatu ditu Urola Kostako Udal Elkarteak. Horien helburua da ekintzaileei enpresa ideiak garatzen laguntzea, euren abileziak eta beren enpresa ideiak garatzeko erremintak landuz. Ekintzaileei ez ezik, enpresa bat duten eta hori berritu zein dibertsifikatu nahi dutenei dago zuzenduta.
Maiatzaren 11etik ekainaren 8rako asteazkenetan bost saio eskainiko dituzte, 09:30-13:30 bitartean, UKUEren egoitzan.
Honela banatu dituzte saioak:
- 1. saioa: autoenpleguaren ezaugarriak eta bideragarritasun plana.
- 2. saioa: Ni ekintzaile: abileziak, ezagutzak, jarrera, erronka.
- 3. saioa: Ideiatik negoziora: canvas eta nere balio erantsia.
- 4. saioa: Innovox tailerra: negozioarentzako ideia berritzaileak garatzen.
- 5. saioa: Komunikazio gaitasunak: negozioa ezagutzera emateko trebetasun eta erremintak.
Informazio eta izen ematea
Tailerrean parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurrez. Horretarako Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuarekin jarri beharko da harremanetan, UKUEren egoitzara jota, 943-890808 telefonora deituta edo enpresasustapena@urolakosta.eus helbidera idatzita.