Hodeiak ugari eta tarteka euria

Zarauzko Hitza 2016ko api. 15a, 08:07

Oro har, giro nahasiak eta desegonkorrak jarraituko du.

Hodeiak ugarituko dira, atzo baino gehiago, eta euria egingo du aldian-aldian. Hego haizea ibiliko da, eta tenperaturan ez da izango gorabehera handirik; 20 graduren bueltan kokatuko dira balio altuenak. Itsasoak ere bare jarraitzen du; itsasbehera 13:09an izango da, eta itsasgora 18:51n.