Joxean Agirrek 'Gizajoen katalogoa' eleberria kaleratu berri du

Zarauzko Hitza 2016ko api. 15a, 08:21

Herenegun aurkeztu zuen Donostiako Elkar dendan bere azken lana.

Nobela bat idatzi nahi duen gizonezko bat da Gizajoen katalogoa laneko protagonista. Literatura-tailer batera joango da, eta bertan bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen hasiko da. ABiapuntu hori du Joxean Agirreren eleberri berriak.

"Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino", dio Elkar argitaletxearen oharrak. Hona argitaletxekoek idazleri eginiko ikus-entzunezkoa ikusgai.