Elkartasun azoka Merkatu Plazan

Aritz Mutiozabal 2016ko api. 17a, 13:22

Bigarren eskuko produktu kulturalak saldu dituzte, bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzeko

Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak elkartasun azoka egin du gaur goizean, Merkatu Plazan. Formatu txikiko azokak antolatu ohi dituzte herriz herri, eta horietan bildutako dirua bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonak laguntzera bideratzen dute.

Bigarren eskuko produktu kulturalak saltzen dituzte, eta Zarauzko azokan ere nagusiki liburuak, CDak, DVDak eta biniloak eskuratzeko aukera eskaini dute, ale bakoitza bost euroan. Hasierako orduetan jende askorik ez dela agertu adierazi du elkarteko kideak, baina eguerditik aurrera animatuz joan dela eta martxa ona hartu duela adierazi du.