Goizean zerua lainotuta agertuko da eta giro motela egingo du.Euri zaparrada batzuk ere bota ditzake. Arratsalderako, ordea, hodeiak gutxitzen joango dira eta ostarteak zabaldu. Tenperatura atsegina egingo du: 8 gradu gutxienez eta 16 gradu gehienez. Hala ere, arratsaldean ipar-ekialdeko haizea gogortu egingo da eta horrek freskatu egingo du giroa.
Ipar-ekialdeko haizearen ondorioz, itsasoa harro samar ibiliko da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 09:39ean eta 21:47ean izango da itsasbehera eta 15:56ean itsasgora.