Giro eguzkitsua izango da gaur, tenperatura atseginarekin

Zarauzko Hitza 2016ko api. 19a, 08:46

Ostarte zabalak izango dira eta 21 graduraino igoko da tenperatura.

Goizean goizetik eguzkiak goxatuko du giroa gaur. Hego-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura atsegina izango da: gutxienez 8 gradu egingo ditu eta gehiehez 21 gradu. Goiz partean oskarbi egongo da zerua eta arratsalderako laino batzuk sartuko dira baina urdinguneak gailenduko dira.

Itsasoa ere bare mantenduko da; ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 10:14ean izango da lehenbiziko tsasgora eta 20:22ean hurrengoa. Itsasgora, berriz, 16:27ean izango da.