Zerua estalita egongo da gaur eta zaparrada txikiak botako ditu tarteka. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eguerdi aldera bereziki gogor. Tenperatura gutxi aldatuko da: 20 gradu egingo ditu gehienez eta 11 gradu gutxienez.
Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu. 10:45ean izango da lehenbiziko itsasbehera eta bigarrengoa 22:54ean. Itsasgora, berriz, 16:56ean izango da.