Literaturia 2016. Egitaraua

Zarauzko Hitza 2016ko api. 21a, 17:47

Maiatzaren 19tik 22ra izango aurtengo jaialdia. Hona hemen egitaraua:

Maiatzak 19, osteguna
19:30. Noite galega. Luntxa eta Sarrionaindiaren poemen errezitaldia, Isaac Xubin poeta galiziarrarekin. Iñurritzako elkartean.

Maiatzak 20, ostirala
19:30. Irekiera-hitzaldia: Larruaren kodea, Miren Agur Meaberen eskutik. Modelo aretoan.

Jarraian. Ene maite kuttun guztiak ikuskizuna, Harkaitz Cano idazlea, Ainara Gurrutxaga aktorea eta Iban Urizar Amorante musikariarekin. Modelo aretoan. Sarrera: 3 euro.

Maiatzak 21, larunbata
Goizez eta arratsaldez, liburu azoka Musika Plazan eta liburu aurkezpenak Garoa liburu dendan.

10:00-12:30. Poesia-bideoak euskaratzeko eta azpititulatzeko tailerra, EIZIEren eskutik, udaletxean.

12:30. Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizunaren estreinaldia, ITU Bandaren eskutik. Modelo aretoan. Doan.

Jarraian. Tailerrean azpititulatutako bideoen emanaldia, Modelo aretoan. Doan.

17:00. Mr. Señora ikuskizunaren estreinaldia, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Joseba Roldan eta Oier Guillan aktoreen eskutik. Modelo aretoan. 3 euro.

20:00. Ruper Ordorikaren kontzertu intimoa, Modelo aretoan. 8 euro.

Maiatzak 22, igandea
Goizez, liburu azoka Musika Plazan.

11:00. Ekhiñe Eizagirreren Alde erantzira nabil poesia-liburuaren errezitaldia, Ekhiñeren lagunen eskutik, Musika Plazan.

12:00. Solasaldia, Eider Rodriguez eta Kirmen Uribe idazleen artean, Goizalde Landabasok gidatuta. Modelo aretoan. 3 euro.

Jarraian. Egun on, Pyongyang ikus-entzunezkoa, Francisco Escudero Musika kontserbatorioko musikarien zuzeneko emanaldian, Modelo aretoan.

17:00. Apaxi ipuin-kontalaria: Santa Marinako jai-batzordeak antolatuta.

17:00. Beñat Axiari eta Joseba Irazoki, Modelo aretoan. 3 euro.

19:00. Nork hil du Andoni Egaña? komikia oinarri hartuta, emanaldia eskeiniko dute Xabi Paya eta Patxi Gallego egileek. 3 euro.

Sarrerak egunean bertan erosi ahal izango dira leihatilan.