Goizean ateri, arratsaldean euria

Zarauzko Hitza 2016ko api. 22a, 09:00

Orduak aurrera joan ahala, hodeiak ugaritu eta udazken itxura hartuko du giroak.

Goizean ostarteak izango dira lanbro apur bat batekin, eta ateri mantenduko da. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da. Orduak aurrera joan ahala,  iparraldetik jotzen hasiko da eta erdi zein goi mailako hodeiak ugaritzen. Arratsalderako euria egingo du eta udazkeneko itxura hartuko du eguraldiak. Tenperatura pixka bat jaitsiko da: gehienez 16 gradu egingo ditu eta gutxienez 9 gradu.

Norabide aldakorreko haizeak itsaskirria eragingo du, eta aurreko egunetan bezala, ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Orain itsasoa beherakoa doa: 11:44ean izango da itsasbehera eta 23:56ean hurrengoa. 17:52an egongo da goian.