Eguraldiak hobera egingo du arratsalderako

Zarauzko Hitza 2016ko api. 25a, 09:00

Egunaren lehenbiziko zatian lainotuta egongo da zerua baina eguerditik aurrera eguzkia aterako da.

Goizean hodei baxuak izango dira eta euri txikia egin dezake. Orduak aurrera joan ahala, hobera egingo du. Hodeiak gutxitu egingo dira eta eguerditik aurrera giro eguzkitsua nagusituko da.

Atzotik gradu batzuk igoko badira ere, tenperaturak freskoa izaten jarraituko du iparraldeko haizearen ondorioz. Gehienez 14 gradu izango dira eta gutxienez 7 gradu.

Haizeak itsaskirria eragingo du, eta iparraldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Orain bi ordu (07:07an) izan da itsasgora eta 19:21ean izango da hurrengoa. 13:12an egongo da marea behean.