Egun osoan zehar lainotuta egongo da zeru. Egunaren lehenbiziko orduetan behe-hodeiak izango dira eta arratsalde parterako ugaritu egingo dira lainoak, zerua estaltzeraino. Egunaren bukaeran euri txikia egin dezake. Gaur ere ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, tarteka bolada gogorrekin. Tenperaturan ez da aldaketarik izango: 8 gradu egingo ditu gutxienez eta 15 gradu gehienez.
Haizeak itsaskirria eragingo du eta iIparraldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Goizeko (07:37) itsasgoraren ondoren, orain beheraka doa marea. 13:45ean izango da itsasbehera eta 19:55ean hurrengo itsasgora.