ZKE Halterofilia Gipuzkoako txapeldun taldeka, junior eta 17 urtez azpiko mailetan

Zarauzko Hitza 2016ko api. 26a, 20:11
Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuten Zarauzko pultsolariak (ZKE Halterofilia).

Zarauzko taldeko 10 pultsolarik hartu zuten parte, eta, guztira, 14 domina erdietsi zituen.

ZKE Halterofiliak eta Gipuzkoako Halterofilia Federakuntzak antolatuta, 17 urtez azpiko eta junior mailetako Gipuzkoako txapelketak jokatu ziren Aritzbatalde kiroldegian. Zarauzko taldeak 10 pultsolari aurkeztu zituen, eta guztira 14 domina lortu zituen. Gainera, maila batean zein bestean txapeldu izan zen taldeka.

17 urtez azpiko leihan, urrezko 4 domina eta zilarrezko 2 erdietsi zituen. Kategoria guztiak batuta, Xabier Iglesias bigarren postuan sailkatu zen. Hona emaitzak:

  • 62 kilo: Ximon Lopez, zilarra; Danel Mendizabal, 4. postua.
  • 69 kilo: Xabier Altadill, urrea eta Gorka Pizarro, zilarra.
  • 77 kilo: Xabier Iglesias, urrea.
  • 94 kilo: Gorka Ortega, urrea.
  • +94 kilo: Jesus Rugarcia, urrea.


Junior mailan, berriz, urrezko 5 domina, zilarrezko 2 eta brontzezko bat. Kategoria guztiak batuta, Axier Uranga lehen postuan sailkatu zen, eta Asier Lasheras bigarren. Hona emaitzak:

  • 62 kilo: Ximon Lopez, zilarra; Danel Mendizabal 4. postua.
  • 69 kilo: Xabier Altadill, urrea eta Gorka Pizarro, zilarra.
  • 77 kilo: Asier Lasheras, urrea; Xabier Iglesias, zilarra eta Gabriel Rugarcia, brontzea.
  • 85 kilo: Axier Uranga, urrea.
  • 94 kilo: Gorka Ortega, urrea.
  • +105 kilo: Jesus Rugarcia, urrea.